SUGAAR
Sugaar suzko suge erraldoi bat da, Mari jainkosaren senarra, gurasoek esandakoa betetzen ez duten umeak zigortzen dituena Elezaharrak dionez, leku batzuetan tximista bat balitz bezela zerua igarotzen ikusi dute, burua eta isatsa suak hartuta.
- SektoreaGartzaron
- Prestakuntza Urtea2023
- Seinaleztatuta Ez
- EGOERA
Deskribapena
Bidexkak Aano mendiaren tontorrean (781 m) dauka hasiera, Aralarreko Mailoetara izugarrizko bistekin. Soro batean metro batzuetan zehar pedalei eman ondoren, pagadi polit batean sartuko gara, bihurgune azkarrez eta salto txiki batzuekin.
Bide zahar batera aterako gara, berriz ere bidexkan sartzeko, zati motz baina intentsitate altukoa, dubbie batzuekin eta salto luzerenbat, tubo zoragarri batera sartu arte, jolasteko mila aukera eskeintzen dituena. Zona oso azkarra eta dibertigarria, urrengo pista gurutzatu arte. Kontuz ibili bidexkara sartzerakoan, salto doble tekniko bat dago, itsua dena (saihestu daiteke). Behin hau igarota, peralteak eta zati dibertigarri bat Sugaar-en isatsean sartu arte, bihurgune jarrai batzuekin bukatzeko.