Eskola BasaburuaMTB

Choose from our wide range of portfolio layouts

mtb eta enduro ibilbideak nafarroan

pasioa eta etorkizuna

Prestakuntza-zerbitzu berri honen bidez, bide berri bati ekin diogu, hazten jarraitzeko. Izan ere, mendi-bizikleta kirolarekiko dugun grina belaunaldi berriei zein esperientzia duten bikerrei helarazteko konpromezu sendoa dugu, eta, aldi berean, Basaburua MTB proiektuaren jarraitutasuna sendotu nahi dugu.

Gogora dezagun erabiltzaileok proiektu honen oso parte garrantzitsua zaretela.

Ez dezagun inoiz hobetzeari eta ikaskuntzaren bidetik aurrera egiteari utzi.

Ikastaroen informazio orokorra
Klaseen dinamika.
  • Saioak Jauntsaratsko kiroldegian zein Basati Parken emango dira, egunaren arabera.

  • Horrez gain, mekanikako saioren bat ere izango dugu, baita GPSaren eta ibilbideak planifikatzeko hainbat aplikazioren erabilerari buruzko saioak ere (Trailforks, Wikiloc, etab.).

  • Saioak grabatu egingo dira. Bideoen bidez, ariketak behar bezala egiten ari garen ikusi ahal izango dugu, baita zertan huts egiten dugun ere.

  • Saioak Basaburua MTBko kideok emango ditugu, eta zuekin batera, bizikleta gaineko gure teknika ikasi eta hobetzen jarraituko dugu.

  • Klaseak euskaraz eta gaztelaniaz ematen dira.
Ikastaroen garapen zuzena bermatzeko
Arauak eta aholkuak.
  • Ezinbestekoa da ikasleak bizikleta izatea.
  • Kaskoa beti jarrita eta belaunetakoak, eskularruak eta bestelako babesak erabiltzea gomendatzen da.
  • Pedal lauak erabiltzea gomendatzen da, kalen ordez. Eroriz gero oina askoz errazago atera ahal izateaz gain, ariketa behar bezala egiten ari garela ziurtatuko dugu, pedalei gehiegi tira egin gabe.

  • Zatoz ikasteko eta gozatzeko gogoz!
  • Ingurumena errespetatu.
  • Jarraitu eta kontuan hartu irakasleen argibideak uneoro.
  • Bizikletaren egoera: Bizikletak funtzionamendu egoera onean egon beharko du eta jarduerarako egokia izan beharko da. Bizikletak beharrezko segurtasun baldintzak betetzen ez baditu, monitoreek ikasleak jardueran ez parte hartzea erabaki ahal izango dute.

Izena eman nahi duzu?