Manu Alvarez naiz
IPAR TRAILS-en sortzailea eta ORBEA-ko enbaxadorea naiz.Mendiko ibilbideak diseinatu, eraiki eta bertatik ibiltzen naiz, MTBaz inoiz ez bezala goza dezazun.
Landatik bidexkara. Bi gurpilen gaineko pasio baten istoria. Ezagutu ezazu!

Sagardotegi familiarretik iparraldeko mendietara

Urte luzez bide logikoa jarraitu nuen: Nekazaritza-elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Masterra ikasi nuen, eta familia-negozioan lan egin nuen, historia duen sagardotegi batean.

Baina 2022an jauzia ematea erabaki nuen. Etapa bat itxi eta beste bat hasi nuen. Errutina atzean utzi nuen, benetan bizirik sentiarazten nauen hori bizitzeko: mendiko bizikleta.

Ordutik aurrera, nire bulegoa zuhaitzen, lurraren eta bidexken artean dago.

Gurpilen hotsa lurrean eta basoaren usaina nire egunerokoa dira. Eta bihurgune bakoitzak, jauzi bakoitzak eta proiektu bakoitzak erabaki hau zergatik hartu nuen gogorarazten didate.

Gaur, pasio bera partekatzen duen marka baten parte izateko zortea dut: Orbea. Orbea-ko enbaxadore izateak MTBrekiko dudan maitasuna urrats bat harago eramateko aukera ematen dit, esperientziak, balioak eta kiroletik harago doan bizikleta ulertzeko modu bat partekatuz.

Gure filosofia Sortzea Gozatzea. Zaintzea.

Ipar Trails-en, MTBrekiko pasioa benetako esperientzia bihurtzen dugu.

Ez ditugu bideak soilik sortzen: pertsonen, naturaren eta bizikletaren arteko konexioari forma ematen diogu. Belaunaldi berriek dagoena errespetatzen, eraikitzen eta mantentzen ikas dezaten nahi dugu. Horregatik, txirrindulari gazteekin lan egiten dugu, ezagutza teknikoak eta mendiarekiko maitasuna transmitituz.

Jarritako harri bakoitza, diseinatutako bihurgune bakoitza, hainbeste ematen digun naturari zerbait itzultzeko modu bat da.

BATU ZAITEZ ABENTURARA

MTBa gu bezainbeste gustuko baduzu, hemen duzu zure tokia. Zatoz bihotzez egindako ibilbideetaz gozatzera, barrutik bizi dituen norbaitek sortuak.
“Argazki bakoitzak istorio bat kontatzen du. Bidexka bakotzak, emozio bat. Horrela bizi dugu MTB-a IparTrails-en”