Basaburua Enduro Lasterketa
Urriak 21-22
Lasterketa bat baina gehiago
Jakin beharreko puntu garrantzitsuak.
Proba Jauntsarats herrian (Basaburua, Nafarroa) egingo da urriaren 21 eta 22an .
Larunbata 21
· 9:00etatik 13:00etara Dortsalak jasotzea Jauntsaratseko kiroldegian, 9:00 h eta 13:00 h artean.
· 8:00etatik 13:00etara entrenoko ibilbidearen ikuskatzea (Bakoitza bere aldetik, dortsalik gabe egin daitezke eta entrenamenduak ez dira beharrezkoak izango).
· 15:00etan Antolakuntzak probaren inguruan eskeinitako briefing-a irteera/paddock-ean.
· 15:30etan Irteera elkarrekin klasifikatoria eta umeen lasterketarako (10-14 urte) irteera/paddock-ean.
· 16:30ean Haurren lasterketaren hasiera.
· 17:00etan Monoziklo ikuskizuna.
· 17:15. Klasifikatoria hasiera.
· 19:00etan Zozketa eta parrillada Discodelia-k animatuta irteera/paddock-ean.
· 20:00etan Irteera/paddock eremuan lasterketako enlazeen ordutegien pegatinen jasotzea. Partaide kopuruaren arabera, ordu hau aurreratu egin daiteke.
Igandea 22
· 8:00etan Lasterketaren hasiera. Parte-hartzaileek irteera/paddock-ean egon beharko dute, gutxienez beraien irteera ordua baina 10 minutu lehenagotik.
· 14:00etan parrillada irteera/paddock eremuan.
· 15:00etan Sari banaketa irteera/paddock-ean (parte-hartzaile kopuruaren arabera ordua aurreratu daiteke. II.Basaburua Enduro Lasterketa-ko eta Open Sustrails Enduro BTT-ko sailkapen orokorreko sariak banatuko dira.
Probarako kategoria puntuagarriak honako hauek dira:
· INFANTILAK: 2009 eta 2013 urteen artean jaiotakoak.
· GIZONAK SUB-18: 2006 eta 2008 urteen artean jaiotakoak.
· GIZONAK SUB-23: 2001 eta 2005 urteen artean jaiotakoak.
· GIZONAK ELITE: 1994 eta 2000 urteen artean jaiotakoak.
· GIZONAK MÁSTER 30: 1984 eta 1993 urteen artean jaiotakoak.
· GIZONAK MÁSTER 40 eta 50: 1983 urterarte jaiotakoak.
· EMAKUMEAK SCRATCH: bizikleta normalarekin 2008 urterarte jaiotakoak.
· GIZONAK EBIKE: bizikleta elektrikoarekin 2008 urterarte jaiotakoak.
· EMAKUMEAK EBIKE: bizikleta elektrikoarekin 2008 urterarte jaiotakoak.
Gainera, SCRATCH sailkapen orokorra publikatuko da bizikleta normalarekin parte hartzen duten gizon guztiekin.
Zehaztutako kategoria bakoitzeko lehen hiru sailkatuek trofeo eta sari bana jasoko dute. Sariez gain, parte-hartzaile bakoitzak dortsalarekin batera poltsa bat jasoko du, organizazioari eta patrozinatzaileei esker lortutako detaileren batekin.
Bai klasifikatoriako ibilbidea, baita lasterketakoa, SEKRETUAK izango dira, eta ez dira lasterketa egunerarte publikatuko. Horregatik, larunbateko klasifikatoriarako organizazioko jendea egongo da taldea irekitzen eta ixten. Igandeko lasterketarako berriz, ibilbidea urriaren 21ean gaueko 20:00 h-etan
Wikiloc gure perfilean eta web orriko II.Basaburua Enduro Lasterketa-ko orrialdean publikatuko da.
Larunbateko klasifikatoria kronometratutako tramo batez egongo da osatua. Igandean berriz, lau tramo kronometratuko dira. Sub-18 kategorian, igandeko ibilbidea hiru tramo kronometratutara murriztuko da.
Jarraian, tramo kronometratuetan sartzea POSIBLE diren bidexken lista ematen dizuegu. Hau da, Basaburua MTB-k eskaintzen duen lista ofizial honetan ez dauden bidexkak ez dira sartuko, tramo sekretuak ezik, lasterketa egunean estreinatuko dira eta. Beraz, hauek dira tramo posibleak:
· Basajaun
· Basakaitz
· Ernaitzu
· Iratxo
· Jentilak
· Lauburu
· Olentzero
· Sorginak
· Sugaar
Tramo sekretuen aldetik, lasterketa egunean bi bidexka berri estreinatuko dituzue. Horietako bat, "a vista" egingo da bere osotasunean. Beste sekretarako, On Board bideo bat publikatuko dugu gure
Instagram kontuan, urriaren 21ean gaueko 20:00 h-etan, ikasteko aukera izan dezazuen.
Igandeko, urriaren 22. ibilbideak hornidura puntu bat izango du bigarren eta hirugarren tramo kronometratuaren artean.
Datu orientatibo bezela, larunbateko ibilbideak 8 km eta 300 m+ inguru izango ditu, igandeko ibilbide luzeak 27 km eta 1300 m+ ete SUB-18koak 21 km eta 900 m+.
Inskripzioak 200 parte-hartzailera egongo dira mugatuta, eta urriaren 19ko 23:59 h arte edo parte-hartzaile kopurua bete arte egongo dira irekita
Izen emateko web orrian.
Prezioa 45€-koa izango da eta 55€-koa ez federatuentzat. Infantilen lasterketaren prezioa 15€-koa izango da, segurua barne.
Data honetatik aurrera ez dira izen emateak onartuko.
HEMEN gure web orrian, laguntzen gaituzten zerbitzuetan jateko eta lo egiteko aukera desberdinak ikus ditzakezue.
Autokarabanen Zona bat prestatuko da, irteera/paddock-etik gertu. Horretarako, organizazioko taldeak zona seinaleztatuko du, behar diren irteerak libre gelditzeko.
Libre gelditzen diren plazak, kotxe edo furgonetek erabili ahalko dituzte.
Gainerako ibilgailuek Basaburua ibaieko bainu zona-n aparkatzeko aukera izango dute.
Ekitaldia Jauntsaratseko Kiroledegian ospatuko da.
Hemen irteera eta meta, dortsalak jasotzeko, sari banaketa, zozketak, parrillada, musika, etab. egingo dira.
Gainera, zerbitzu desberdinak egongo dira, hala nola dutxak, bizikleten gordailua, e-bikeak kargatzeko puntua, mangera zerbitzua, etab.
Baimendutako ibilgailuak bakarrik sartu daitezke, hala nola organizazioko taldea, laguntzaileak, anbulantziak, argazkilari eta bideografoak, etab.