ERNAITZU
Ernaitzu (1.204 m) mendiaren gailurretik jaisten den bidexka, hortik datorkio izena. Gailurrak bista ikusgarriak ditu 360º-tara: Pirinioak, Peña Izaga, Elomendi, Moncayo, Aralar mendilerroa, etab. ikus ditzazkegu ikuspen oneko egunetan.
- SektoreaBeruete
- Prestakuntza Urtea2020
- Seinaleztatuta Ez
- EGOERA
Deskribapena
Ernaitzu eta bere malda belartsuak, bailarako ganaduak bazkatzeko leku ezin hobea bihurtzen dute. Honen ondorioz, jaitsieraren lehen zatia “agro” samarra da. Ibilbide askok, trazatu argirik gabe, txirrindulari trebeena nabarmenduko dute. Sustraiak protagonista diren basoaren lehen zati baten ostean, bigarren belar-zelai batera aterako gara. Zelaia zeharkatzen duen bidexka desagertzen da, eta, gure orientazio-bonbilla piztuz, zelaia biderik laburrenetik zeharkatu beharko dugu.
Berehala, zoriontasunetik bereizten gaituen hesiarekin egingo dugu topo. Hemendik aurrera, kurba bizkorren eta gune dibertigarrien jaia, pagadi eder batean barrena, gure arbasoek sortutako bide zahar dibertigarri batetik barrena, urte gutxiren buruan handik behera bizikletan ibiltzen gozatuko genuela intuitu zutela pentsarazten ditena.