Logo_MTB_BASABURUA 165x165

BASAKAITZ

Basakaitz errekaren ondoan doan bidea, hortik bere izena, Basoko Haitza edo Basoko Gaitza bezala uler litekeena. Gure arbasoek erabilitako 5 km-tik gorako bidexka naturala eta istorio ugari biltzen dituena.

  • SektoreaBeruete
  • Prestakuntza Urtea2020
  • Seinaleztatuta Ez
  • EGOERA
Deskribapena

Bide harritsu batetik jaisten hasiko gara zati bizkorren eta bihurgune itxien segidan zehar. Bidexkak abiadura handia hartzeko aukera ematen digu, baina kontrolarekin, gure ondoan erorketa handia izateko arriskua izango baitugu malda oso gogorrak dituen pagadi batetik. Maldan behera goazen heinean, lurra bigundu egiten da, baldintza gehienetan lurrak izugarri heltzen duelarik, bihurguneen maiztasuna areagotuz.

Basakaitz ibaiaren gainean gauden puntura iritsita, zati azkarretara itzuliko gara balazta askatzeko, lur harritsuetara itzuli arte. 2 km baino gehiagoko zona harritsuak itxaroten gaitu, beheranzko joerarekin, baina goranzko tarte batzuetan estutu beharko duguna.

Bidexka gogorra baina ikusgarria, ibaiaren arroila zeharkatzen duena, paisaia ikusgarriekin. Azken ukitu gisa, piknik-gunea eta atsedenleku txiki bat bidexkaren irteeran, 5 izarreko ibilbide batekin amaitzeko.

Datu Teknikoak
Bidexka (8.7 Km)

Pista | Baso bidea (9.9 Km)

Errepidea (0.4 Km)

Respeta las señalizaciones y NO atajes los senderos