mtb eta enduro ibilbideak nafarroan
pasioa eta etorkizuna
Prestakuntza-zerbitzu berri honen bidez, hazten jarraitzeko bide berri bati ekingo diogu, belaunaldi berriei eta dagoeneko esperientziadun txirrindulariei kirol honetarako dugun grina helarazteko sinesmen sendoarekin, Basaburua MTB proiektuaren jarraipena sendotuz.
Gogora dezagun erabiltzaileek proiektu honen zati oso garrantzitsua zaretela.
Ez diezaiogun inoiz utzi ikaskuntzaren bidexkan hobetzeari eta aurrera egiteari.
Klaseen dinamika.
Klaseak Jaunsarats kiroldegian zein Basati Parke-n izango dira, egunaren arabera.
Horrez gain, mekanika eta GPS-en kudeaketa eta ibilbideak planifikatzeko aplikazio desberdinei (Trailforks, Wikiloc, etab.) buruzko klaseak egongo dira.
Klaseak grabatuko dira. Bideoen bidez ariketak ondo exekutatzen ditugun edo non huts egiten dugun ikus dezakegu.
Klaseak Basaburua MTBko kideek ematen dituzte, eta zuekin batera bizikleta gainean gure teknika ikasi eta hobetuko dute.
- Klaseak euskaraz eta gaztelaniaz ematen dira.
Arauak eta aholkuak.
- Ezinbestekoa da ikasleak bizikleta izatea.
- Kaskoa beti jarrita eta belaunetakoak, eskularruak eta bestelako babesak erabiltzea gomendatzen da.
Plataformako pedalak erabiltzea gomendatzen da klip moduko pedalen ordez. Erortzean oina askoz errazago kentzeaz gain, ariketa behar bezala egiten ari garela ziurtatuko dugu, pedalei tira ez egiteko ohitura txarrak ez hartzeko.
- Zatoz ikasteko eta gozatzeko gogoz!
- Ingurumena errespetatu.
- Jarraitu eta kontuan hartu irakasleen argibideak uneoro.