mtb eta enduro ibilbideak nafarroan
Basaburua Espiritua
Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen Basaburua bailarako mendi-bizikleta talde sutsua gara. Hainbat urte daramatzagu bidexkak eraikitzen, egokitzen eta mantentzen, beti ere ingurumena errespetatuz, gure bailara MTB praktikatzeko helmuga idiliko bihurtzeko helburuarekin.
Zatoz gu ezagutzera eta goza ezazu ingurune zoragarri honetaz, non askotariko ibilbideez gozatu ahal izango duzun, gure arbasoek kontrabandorako erabiltzen zituzten ibilbide naturaletatik hasi, ikatza egiteko zein menditik egurra ekartzeko, eta gure trailbuilderrek detailerik txikienetara mimatutako bideetan bukatzeko. Guzti honek pagadi, harizti, gaztainondo, izei eta pinudietan… bidaia gozagarri bat emango dizute bizikleta gainean.
Argituko dizkizugu.
Basaburua bailarako orografiak txirrindularitza modalitate ugari praktikatzeko aukera ematen du. Ibilbide teknikoek, jolasgarri eta dibertigarriek; baso bideek eta pistek, etab. Basaburua leku aproposa egiten dute enduro, XC eta gravel modalidateen praktikarako, bai erabiltzaile adituentzat, baita bizikletarekin lehen aldiz harremanetan jarri direnentzat.
Ibilbideak zuzenean gure web orritik edo Trailforks plataformatik deskargatu daitezke, ibilbideak gps bidez jarraitzeko, ez bait daude fisikoki seinaleztatutak. GPSa erabiltzen ez dakitenentzat edo, besterik gabe, nahiago dutenentzat, tokiko gida zerbitzuak eskaintzen ditugu.
Ibilbide gidatuak Ipar Trails enpresak eskeintzen ditu, denboraldi barruan, maiatzetik urrira, ibilbide lagunduak ere eskainiz. Enpresa hau Basaburua MTB taldearekin batera ibilbideak diseinatzeaz eta eraikitzeaz arduratzen da, eta hau garbitzeaz eta egokitzeaz arduratzen da, proiektuan laguntzen duten enpresa eta pertsona ezberdinei esker.
Ibilbideen mantentze eta eraikuntzan dezakezu hilero antolatzen ditugun Auzolan edo Dig Day ugarietara joanez, edota diruz lagundu gaitzakezugu donazioak eginez edo gurekin lankidetzan aritzen diren establezimenduetan kontsumituz edo lo eginez.
Auzolan-ak, Dig Day ere deitua, talde lanari egiten dio erreferentzia, non hilabetean behin elkartzen garen bidexkak konpondu, egokitu, eraiki eta abar. egiteko. Hori guztia giro oso dibertigarrian, jai giroan, etab. Bertan, taldean lan egiten eta trailbuilding mundua ulertzen ikasten dugu.
Egingo ditugun jarduera desberdinak gure webgunean argitaratzen ditugu, "Ekitaldiak" atalean, nahiz eta gure Instagram eta Facebook sare sozialetan ere argitaratzen ditugun.