Nola hasi zen Basaburua MTB?

Basaburua MTB, proiektu gisa, 2021ean jaio zen, baina jatorria 2019an dauka. Garai hartan 22 urte nituen, eta ia pare bat urte neramatzan mendiko bizikleta praktikatzen. Etxetik bizikletan ateratzean, gehienetan ibilbidea errepikatzen nuen: Ireberrera igo, GR12 hartu eta Otxolara jaitsi ondoren etxera itzuli. Gure bailaran bide asko egon arren, gehienak galduta zeuden erabilera faltagatik, eta ez nuen beste aukera askorik.

Beruete herritik 2 km-ra bizi naiz, eta herrira jaitsi nahi nuen bakoitzean errepidez egin behar izaten nuen. Egun batean etxe ondoko mendia pixka bat arakatzen hasi nintzen, eta behealdean ia herriaren sarreraraino zihoan bide bat aurkitu nuen. Pista hori garbitu eta garbitzen jarraitu nuen pagadian zehar igotzen nintzen bitartean, punturik garaienera iritsi nintzen arte. Horrela jaio zen 2019an Baxurde bidea, eta ordutik uste dut %95 hortik jaitsi naizela herrira.

Orduz geroztik, 2019an eta 2020an etxetik gertuago dauden bide pare bat garbitu eta landu nituen, eta horri esker, denbora gutxi nuen egunetan ere entrenatzeko aukera izaten nuen. Orduan nire pentsamoldea hori zen, bideak nire gozamenerako garbitzea.

Buil, maintain and enjoy!

2020. urtearen amaieran Lekunberriko Hirumuga Parkearen proiektuaren berri izan nuen, guztiontzat zabalik dagoen bizikleta-parkea, eta horrek ikuspegia aldatu zidan. Konturatu nintzen bideak nire gozamenerako garbitzen jarrai nezakeela, baina baita besteen gozamenerako ere.

Mendiko bizikleta ere gustuko zuten herriko lagun pare batekin hitz egin nuen, eta Berueteko Seanbe mendian bide bat egitea proposatu genuen udaletxean, erabilerarik gabe eta sasiz beteta zegoelako Ideia ona iruditu zitzaien, eta beharrezko baimenak jaso ondoren, eraikitzen hasi ginen. Ordu asko, hainbat istorio eta aitzur kolpe ugariren ostean, 2021eko maiatzean Akerbeltz bidea inauguratu genuen. Bide pare bat gehiago garbitu genituen eta lehen ibilbidea prestatu genuen, behin eta berriz errepikatu eta maite genuen ibilbide hori.

Ibilbidea plataforma ezberdinen bitartez ezagutzera emateko garaia zen, ibilbidea sustatuz. Hurrengo astean herriko plaza jendez bete zen bizikletarekin. Hurrengo asteetan talde ezberdinak iristen dira, eta horri esker jende asko ezagutu eta ibilbideari, inguruneari eta abarri buruzko iritzia jasotzeko aukera ematen dit.

Informazio guztia bildu ondoren, argi daukat nire bidea: bide gehiago garbitzen jarraitu, hauek elkartu, etab. ibilbide ezberdinak egin ahal izateko. Horrela, 2021. urtean hasi ginen Basaburua bailaraosora metodoa eramaten, gure arbasoek ikatz egiteko erabiltzen zituzten bide zaharrak garbitzetik, kontrabandotik, ganadua mugitzetik, etab. bailarako gune ezberdinetan bide berriak diseinatzera eta eraikitzera, hauek ondo loturiko bide-sare oso bat izateko kontzientziaz eraikiak izanik.

Eta horrela gaur arte, duela bi egun bakarrik amesten genuen bide-sare horretan lanean jarraitzen dugu. Lehenengo eguneko ilusio eta gogo berarekin jarraitzen dugu, gure bailara mendi bizikletarako helmuga ezin hobea bilakatzeko asmotan!