Deskribapena
XIII.Basaburuko BTT-ko IBILBIDE LUZEA, ibilbideak gure bailara ederreko hainbat herri gurutzatzen dituena, bidexka dibertigarri eta pista azkarren bidez, baso dotore eta pelikuletako inguruneak zeharkatuz.
Ibilbidea Jauntsarats kiroldegian hasten da, eta errepidez lehen metroak berotu ostean, haritz monumentalen ibilbidean sartuko gara. Abiadura handia hartu daitekeen pista baten bidez Basaburua ibaia gurutzatzen duen zubi estura iritsiko gara, bizikleta pasatzeko nahiko lan izango dugun puntu batera Zubitik irten bezain pronto ezkerrera hartuko dugu Itzalpe-ko bidexka dibertigarrira.
Irten eta pistatik jarraituko dugu errepidea gurutzatu eta Basati Parkera eramango gaituen pinudian sartu arte, maila guztietarako sortutako bizikleta-parkea. Aztarnak bidetik igoko gara, teorian parkeko hastapeneko jaitsieretako bat dena, baina oraingoan igotzeko eta jaitsierarekin korapilatzen den igoera saihesteko erabiliko dugu. Hormigoizko azken arrapala batek Arbasoak-eko jaitsieraren hasierara eramango gaitu, bihurgunez eta salto txikiz jositako bidexka.
Bikeparketik irtengo gara Aizarotz aldera, herria zeharkatu eta errepidetik jarraituz ezkerreko lehen irteera arte. Baso-pistatik gora goaz, Basandere bidetik irten arte, beste bidexka dibertigarri batean. Errepidea hartuko dugu Erbiti herrirako noranzkoan. Igoera luze bat daukagu aurretik, lehenik pistaz eta gero basotik, Sugaar bidera sartzeko aukera emango diguna, pagadi ederrean zehar jaitsiera oso polita eta dibertigarria.
Ihaben eta Beramendi herrien azpitik pasatuz, gora-beherak dituzten pista eta bideetatik, Udabe herrira iritsi arte. Inguruko larreak eta basoak zeharkatzen dituen beste lotura bat Balsa-ren azpiko bidetik sartu arte, baso eder batetik zehar eramango gaituena. Jauntsarats aldera bidexka azkar batetik jaitsi aurretik, pistazko beste lotura bat izango dugu.
Behin behealdera iritsita, Jauntsarats herri txikia zeharkatuko dugu, abiapuntura hurbildu arte. Baina oraindik ez da ibilbidea amaitu ausartenentzat, Lauburuko bidera ailegatzeko azken igoera geratzen zaigulako, eta modu honetan, oso bidexka dibertigarri batetik azken ukitua emango diogu ibilbide ederrari.
- km 1,35: Haritz monumentala
- km 1,98: Basaburua ibaiko zubia
- km 5,9: Aizarotzeko iturria
- km 7,6: Erreka meandroa
- km 9,2: Erbitiko iturria (metro batzuetara desbideratuta)
- km 12,6: Sugaar hasiera. Aralarko Mailoetara bistak
- km 19: Abituallamentua
- km 21,5: Iturria
- km 32,5: Kiroldegian ura hartzeko aukera
IBILBIDE MOTZA 19. km-an dagoen abituallamentuan, ibilbide luzetik banatzen da. Pistaz zati txiki baten ondoren, Basaburua ibaiaren gainetik doan bidexka hartuko dugu, Jauntsarats hariztira eramango gaituen bide bateraino, ibilbidea modu lasai batean amaitzeko.