Logo_MTB_BASABURUA 165x165
Basaburua Bira

BasaburuaMTB • Ibilbidea BX01 • XC

Basaburua Bira gure bailara ederreko hainbat herri zeharkatzen dituen ibilbidea da, bidexka dibertigarri eta bide azkarren bidez, XC bizikleten bitartez egiteko ibilbide aproposa izanik.

DESKRIBAPENA

Ibilbidea Jauntsarats kiroldegian hasten da, eta errepidez lehen metroak berotu ostean, haritz monumentalen ibilbidean sartuko gara. Abiadura handia hartu daitekeen pista baten bidez Basaburua ibaia gurutzatzen duen zubi estura iritsiko gara, bizikleta pasatzeko nahiko lan izango dugun puntu batera Zubitik irten bezain laster, ezkerrera hartuko dugu Itzalpe bidexkara sartzeko, estua eta dibertigarria.

Bidexkatik irtenda pistatik jarraituko dugu errepidea gurutzatu eta Basati parkera eramango gaituen pinudian sartu arte, maila guztietarako sortutako bizikleta-parkea. Dragoiaren Kondaira bidetik igoko gara jaitsierak hasi arte, eta hemendik nahiago dugun lerroa aukeratzeko aukera izango dugu (Arbasoak Sup eta Arbasoak Inf kasu honetan). Errepikatzeko aukera ere izango dugu, indar gastu handirik egin gabe, oraindik bidaiaren zati handi bat aurretik baitugu.

Salimos del bikepark hacia Aizarotz, para dejar el pueblo de lado y seguir por carretera hasta la primera salida a la izquierda. Sendero técnico de subida, con grandes roderas, hasta desviarnos por el sendero Basandere, otro sendero ratonero y divertido. Errepidera irtengo gara, Gartzaron norabidean, baina bertara heldu gabe Erbiti herrira eramango gaituen pista bat hartuko dugu. Igoera luze bat daukagu aurretik, lehenengo pistaz eta gero basotik, Inguma bidera sartzeko aukera emango diguna, jaitsiera oso polita pagadi eder batean zehar.

Ihaben eta Beramendi herriaren azpitik igaroz, gora-behera askoko pista eta bideetatik jarraituko dugu, Udabera iritsi arte. Berueteko noranzkoan beste igoera luze bat, herria goitik ikusten duguna, Jauntsarats aldera jaisteko, oso ibilbide azkar batetik.

Behin behealdera iritsita, Jauntsarats herri txikia zeharkatuko dugu, abiapuntura hurbildu arte. Baina ibilbidea oraindik ez da amaitu, azken igoera gelditzen zaigu eta Lauburuko bidexkara iritsi arte, ibilbideari amaiera ezinhobea emateko bidexka oso dibertigarri batetik.

BIDEXKAK ETA EGOERA
  • ITZALPE

  • DRAGOIAREN KONDAIRA

  • ARBASOAK

  • BASANDERE

  • SUGAAR
  • BALSA

  • LAUBURU
DESKARGAK
IBILBIDEAREN
DATU TEKNIKOAK
Bidexka (12.5 Km)

Pista | Baso bidea (21.9 Km)

Errepidea (2.7 Km)

Respeta las señalizaciones y NO atajes los senderos