Basaburua Enduro Lasterketa
Irailak 6 - 7
Lasterketa bat baina gehiago

Jakin beharreko puntu garrantzitsuak
Proba Jauntsarats (Basaburua, Navarra) herrian egingo Irailaren 6 eta 7an.
Larunbata 6
· 8:00 h - 14:00 h Entrenamendu libreak.
· 16:00 h Gazteen probarako irteera Aizarotz-eko plazatik.
· 17:00 h “Skinny challenge” Basati Park-en.
· 18:00 h - 20:00 h Dortsalak jasotzea Jauntsarats-eko Kiroldegian.
· 18:30 h “Bunny Hop challenge” Jauntsarats-eko Kiroldegian.
· 19:00 h Sari banaketa, zozketak, parrillada eta musika irteera/paddock gunean.
· 19:00 h Antolakuntzaren briefing-a probaren inguruan irteera/paddock gunean.
Igandea 7
· 7:30 h Dortsalak jasotzea (Larunbatean ezin dutenentzat bakarrik).
· 8:00 h Lasterketa hasiera. Parte hartzaileek irteera/paddock gunean egon beharko dute beraien irteera ordua baina 10 minutu lehenago gutxienez.
· 14:00 h Parrillada irteera/paddock gunean.
· 15:00 h Sari banaketa irteera/paddock gunean (ordutegia aurreratu daiteke parte-hartzaile kopuruaren arabera).
Probarako kategoria puntuagarriak honako hauek dira:
· GIZONAK SUB-18: 2008 eta 2010 urteen artean jaioak.
· GIZONAK SUB-23: 2003 eta 2007 urteen artean jaioak.
· GIZONAK ELITE: 1996 eta 2002 urteen artean jaioak.
· GIZONAK MÁSTER 30: 1986 eta 1995 urteen artean jaioak.
· GIZONAK MÁSTER 40 y 50: 1985 urte arte jaioak.
· EMAKUMEAK: 2008 urte arte jaiotakoak bizikleta normalarekin.
· GIZONAK E-BIKE SENIOR: Sub18 kategoriatik Master30 arte (Biak barne).
· GIZONAK E-BIKE MASTER: Master40 kategoriatik Master60 arte (Biak barne).
· EMAKUMEAK E-BIKE: 2008 urte arte jaiotakoak bizikleta elektrikoarekin.
Gainera, SCRATCH sailkapen orokorra publikatuko da bizikleta normalarekin parte hartzen duten gizon guztiekin.
Zehaztutako kategoria bakoitzeko lehen hiru sailkatuek trofeo eta sari bana jasoko dute. Sariez gain, parte-hartzaile bakoitzak dortsalarekin batera poltsa bat jasoko du, organizazioari eta patrozinatzaileei esker lortutako detaileren batekin.
Probako ibilbidea SEKRETUA izango da eta irailaren 5ean, 22:00etan, gure Instagram profilean argitaratuko da. Ibilbideak Wikiloceko eta III. Basaburua Enduro Race ekitaldiaren webguneko profilean eta Trailforksen egongo dira eskuragarri.
Entrenamenduak larunbat goizean egin ahal izango dira, eta ibilbide bakoitzeko pasada bakarra egin ahal izango da. Honen helburua da parte-hartzaile guztiak baldintza berdinetan egotea. Derrigorrezkoa izango da ibilbidearen hasieratik sartzea, eta erabat debekatuta egongo da bukaeratik sartzea. Hori betetzen ez bada, proba baztertua izatea ekar dezake. Entrenamenduak libre dira eta ez dira derrigorrezkoak.
Ibilbidea 30 km ingurukoa eta 1400 metroko igoera metatua izango da kategoria nagusientzat, eta 26 km eta 1100 metroko igoera metatua sub18 kategoriarentzat. Kronometratutako tarteak 3 eta 5 artean izango dira, eta e-bike kategoriek gutxienez 'power stage' bat izango dute (igoera kronometratua).
Kronometratutako tarteen artean, gutxienez tarte sekretu bat egon daiteke, erabat berria izango dena, eta 'a vista' egin beharko dena, aldez aurretik entrenatu gabe.
Ibilbideak bi hornidura puntu izango ditu.
Gazteen proba Basati Park -en , Aizarotz, egingo da irailaren 6an, larunbatean, eta 5 eta 14 urte bitarteko pertsonek parte hartu ahal izango dute. Proba hau enduro lasterketa baten simulazioa izango da, baina ez da kronometratuko. Helburua da gazteenek horrelako probekin ohitzea, baina erlojuaren presiorik gabe. Sariak ez dira egongo, eta parte-hartzaile guztiek korrikalariaren poltsa, dortsala eta parte hartzeagatik opari bat jasoko dute.
Dortsalak 16.00 h-etan jasoko dira Aizarotz-eko plazan eta bertatik denok elkarrekin aterako gara ibilbidea egitera.
Gainoreko riderrak gonbidatzen ditugu gazteenak animatzera, enduroaren benetako esentzia jaso dezaten, zaleen berotasuna!
Larunbatean, irailak 6ean, bi erronka egongo dira eta lasterketan izena eman duten guztiek parte hartu ahal izango dute.
Lehen proba 'Skinny challenge' izango da, Basati Parkeko Herio bidexkan. 25 metroko luzera duen pasabide estu bat osatzea izango da erronka. Lehenengo osorik egitea lortzen duenak irabaziko du saria.
'Bunny Hop challenge' Jauntsaratseko kiroldegian egingo da. Parte-hartzaileek listoi bat salto egin beharko dute, eta altuera handiena gainditzen duena izango da irabazlea."
Izen-emateak 200 parte-hartzaileetara mugatuta egongo dira, eta irailaren 4ko 23:59ak arte edo parte-hartzaileen kopurua bete arte egin ahal izango dira Izena Emateko Webgunean.
Prezioa 55€ -koa izango da. Gazteen probako prezioa 15€ -koa izango da. Bi kasuetan, asegurua barne.
HEMEN gure web orrian, laguntzen gaituzten zerbitzuetan jateko eta lo egiteko aukera desberdinak ikus ditzakezue.
Autokarabanen Zona bat prestatuko da, irteera/paddock-etik gertu. Horretarako, organizazioko taldeak zona seinaleztatuko du, behar diren irteerak libre gelditzeko.
Libre gelditzen diren plazak furgoneta eta kotxeek erabili ahal izango dituzte.
Gainerako ibilgailuek Basaburua ibaieko bainu zona-n aparkatzeko aukera izango dute.
edo Apeztegiberri dendaren parean.
Larunbateko gazteen probarako, zuzenean Aizarotz-en aparkatzea gomendatzen da.
Ekitaldia Jauntsaratseko Kiroledegian ospatuko da.
Hemen irteera eta meta, dortsalak jasotzeko, sari banaketa, zozketak, parrillada, musika, etab. egingo dira.
Gainera, zerbitzu desberdinak egongo dira, hala nola dutxak, bizikleten gordailua, e-bikeak kargatzeko puntua, mangera zerbitzua, etab.
Baimendutako ibilgailuak bakarrik sartu daitezke, hala nola organizazioko taldea, laguntzaileak, anbulantziak, argazkilari eta bideografoak, etab.
Antolatzen dute



