Logo_MTB_BASABURUA 165x165

LAUBURU

Lauburu ikur paganoa da, mugitzen den eguzkia adierazten duena, gaitzaren eraginaren aurkako boterea duena. Laubururen buru bertikalek emakumearen adierazpena (emozio eta pertzepzioarekin lotutakoa) edo suaren eta uraren elementuak irudikatzen dituzte. Bestalde, buru horizontalak energia maskulinoaren (mentala eta fisikoa) edo airearen eta Lurraren sinboloak dira.

  • SektoreaJauntsarats
  • Prestakuntza Urtea2022
  • Seinaleztatuta Ez
  • EGOERA
Deskribapena

Berueteko (Basaburua) Egozkue auzoko txaboletan hasten da bidea, antenen azpian. Hasiera bidexkaren zatirik teknikoena izango da, ibilbide labur aldapatsu batekin hasten delarik, lurra bustia dagoenean konplikatu egiten dena.

Ondoren, pago eta hariztietan zehar Iturrondo mendia inguratzen duen bidetik ibiliko gara, zati bizkor batzuetan eta besteetan gogor, topo egingo ditugun aldapa pare bat gainditzeko gogor pedaleatu beharko baitugu.

Mendi-hegal honetatik irtengo gara kurbak dituen eremu dibertigarri batean sartzeko, oso atsegina eta bizikleta alde batetik bestera mugitzeko, baso eder eta anitz batetik zehar, udan lehortzen den errekatxo bat zeharkatu arte.

Berriro ere, azken zatian sartzeko maldan gorako tarte bizia, inklinazio gutxiagokoa baina oso dibertigarria, basoko pumptrack moduko bat, zeinetan inertzia ondo aurkitu beharko dugun abiadura irabazteko.

Lauburu bidexka oso aldakorra, dibertigarria eta fisikoa.

Datu Teknikoak
Bidexka (2.7 Km)

Pista | Baso bidea (3.6 Km)

Errepidea (0 Km)

Respeta las señalizaciones y NO atajes los senderos