Logo_MTB_BASABURUA 165x165
Jaiotze Basatia

BasaburuaMTB • Ibilbidea BE01 • Enduro

Jaiotze Basatia (Nacimiento salvaje) Beruete, Arrarats eta Eratsun herriak elkartzen dituen ibilbide basati baten bidez, edozein txirrindularirentzat erronka bihurtuz. Eta, zertarako hainbeste sufrimendu? Ibilbide eta ingurune onenez eta paisaia ikaragarriez gozatzeko.

DESKRIBAPENA

Jaiotze Basatia ibilbidea Berueten hasten da, nahiz eta aipatutako hiru herrietako edozeinetatik abiatu daitekeen. Lehen igoerak ibilbidea gogorra izango denaren seinaleak emango dizkigu jada. Aldapa gogorrak pistaz, tarteka deskantso txiki batzuekin, lehen jaitsierara eramaten gaituen bide batera iritsi arte: Iratxo. Flow jaitsiera, pagaditik gehienbat, kurba askorekin, jauzi natural batzuk… eta gaztainondoen arteko bukaera bihurriagoarekin. Difertsio hutsa.

Hormigoizko pistaz Arrarats herria lotuko dugu, urez hornitzeko aukerarekin. Hemendik, arrapala gogorrak Otxolako zelaietara, Otxola ibaia jaiotzen den paraje ederrera. Harrizko txabola txikian ura ere izango dugu. Hemendik Ernaitzuko muinora igotzeko bi modu daude. Lehenengoan GR-a hartuko dugu, igoerako bide tekniko eta gogorra, bizikleta tarte batez bizkar gainean eraman beharko duguna. Behin Ernaitzuko zelaietara igo eta irten ondoren, berriz ere ura hartzeko aukera izango dugu. Hemendik Launtze mendira igoko gara, txabola polit batetik eta bi ahizpen trikuharria (Biaizpen Sepultura) ondotik pasatuz.

Launtze gailurretik bista onez gozatuko dugu, eta hemendik eguneko jeitsierarik luzeena hasiko da. Lehenik soroan markatuta ikusten den pistatik, eta hau ezkerretara biratzen denean, zuzen jarraituko dugu basoan sartuko gaituen bidexka batekin lotzeko. Honek Bidate ingurura eramango gaitu, parke eolikoen azpian utziko gaituen gune ireki txiki batera. Hemendik eskuineko hesia zeharkatu eta berehala hasiko da Basakaitz bidexka. 5 km baino gehiagoko bidea, hasieran azkarra eta amaieran teknikoa eta fisikoa, paraje ederrean. Behin behera iritsita, Erasunera doan errepidea hartuko dugu eta berehala, mendiko bidea hartzeko desbideratuko gara.

Hemen hasiko da eguneko igoerarik luzeena eta gogorrena, baina ingurune zoragarriaz gozatzeko aukera emango diguna. Lehenik eta behin, Erasuneko lotura gogorra, non herrira heldu baino lehen ura har dezakegun. Eliza ikustean, eskuinera geratzen zaigun bidea hartu. Igoera honetan tarte gogorrak daude, eta indar handirik ez baduzu noizean behin bizikletatik jaitsi beharko duzu. Erronka handia dena jarraian igotzea. Altuera irabazten dugun heinean, Azkonzulueta eta Orobiko Larre mendiak inguratzen dituen bidea, bidexka ederra bihurtzen da. Bidexka honengatik bakarra, merezi du igoeran estutzeak. Bidexka jarraituko dugu erreka-zulo batera iritsi arte. Hemen da bizikletari minutu batez bultzatzeko ordua, Otxolara itzuliko gaituen pistara ateratzeko.

Otxolatik Ernaitzu aldera igoko gara, oraingoan beste igoera bat erabiliz. Hasieran, basoko pista batetik eta gero, inguru ikusgarriko bidexka batetik. Honek GRaren azken zatian utziko gaitu, bizikleta bizkarrean eraman behar den zatia saihestuz. Igotzen jarraituko dugu, oraingo honetan Ernaitzu aldera.

Ernaitzuko gailurretik, bista, 360º-tara, izugarria. Ezkerrera eginez jaitsiera hasiko dugu, hasiera tekniko batekin zelaia zeharkatzen duen bidexkara iritsi arte. Bidexka hau amaierara iritsi gabe utziko dugu, zelaia zeharkatu eta beste bide batekin lotzeko. Hesia zeharkatu eta jaitsieraren zati dibertigarria hartuko dugu…kurbak, jauzi natural batzuk…oso azkarra.

Jaitsierak Kaateko gainean utziko gaitu. Hemendik lehen igoera berriz ere hartzeko ordua da, baina oraingoan gailurrera, Akerbeltz jaitsiera hartzeko. Jaitsiera zaila, urrats teknikoekin, beherantz goazen heinean leuntzen dena… baina ezingo gara erlaxatu hala ere. Behin jaitsita, Txaseneko Borda sagardotegira doan errepidetik igoko gara, Basajaunera eramango gaituen bidea hartzeko, eguneko azken jaitsiera izango dena. Dibertigarria, oso anitza (pasearelak, jauziak, kurbak…)…ibilbideari amaiera bikaina emateko.

Beruete herriraino errepidetik igoko gara, hankak askatu eta Jaiotze Basatia gainditzea lortu dugula asimilatzeko, benetako erronka bat.

BIDEXKAK ETA EGOERA
  • IRATXO
  • BASAKAITZ
  • BASAJAUN
  • ERNAITZU
  • AKERBELTZ
DESKARGAK
IBILBIDEAREN
DATU TEKNIKOAK
Bidexka (23.0 Km)

Pista | Baso bidea (11.6 Km)

Errepidea (4.7 Km)

Respeta las señalizaciones y NO atajes los senderos