Logo_MTB_BASABURUA 165x165
Basoak

BasaburuaMTB • Ibilbidea BE02 • Enduro

Basoak, pagadi ederrak zeharkatzen dituen ibilbide bikaina bidexkaz bi jaitsiera eder elkartuz.

DESKRIBAPENA

Basoak ibilbidea Beruete herrian hasten da. Errepidea hartuko dugu parke eolikorako norabidean, eguneko lehen igoerari aurre egiteko, Karrille iturbururaino nahiko eramangarria dena. Hemendik aurrera, metro gogor batzuk hormigoizko pista batetik Kosmendi mendiaren malda osoa zeharkatzen duen pistarekin berehala lotzeko. Parke eolikora eramango gaituen pistara aterako gara berriro, eta Orin iturriraino jarraituko dugu.

Hemendik hasiko da eguneko lehen jeitsiera, Santa Engrazia. Gutxitan lehorra aurkituko dugun jaitsiera, hezetasun handiko eremua baita, baina lehorra aurkitzean abiadura handian jaisteko aukera izango dugu. Lehen zatia nahiko hautsita dago eta zulo handiekin, beraz, tentuz ibili beharko dugu. Harrizko mugarri batekin markatutako saihesbidea hartzen dugun unetik, bidea ez da hain definitua, oso dibertigarria bihurtzen da, azkarra eta harriren bat edo beste duena. Jaitsieraren erdian pedalkadak emateko zati bat izango dugu, izerdi patsetan utziko gaituena, berriro ere salto naturalak dituen oso bide azkar batekin lotzeko.

Behin jaitsita, pista zati bat izango dugu indarrak berreskuratzeko. Ondoren, igoera luze bat hasten da, jasangarria tarteren bat edo beste kenduz. Pagadi ederrak baso-pista eta bidexketatik zeharkatuko ditugunak. Zati teknikoren bat dago, baina orokorrean igoera nahiko ongi egiten da.

Iontzako zelaietara iritsi ondoren, pistatik gora jarraituko dugu San Pabloraino, pelikuletako eszenatoki batera eramango gaituen pagadi eder batean sartu arte. Hemendik hasiko da eguneko bigarren jaitsiera: Olentzero. Jaitsiera anitza eta oso dibertigarria kurba askorekin, jauzi batzuk, zonalde azkar eta teknikoekin, etab. Irrifar eder batekin iritsiko gara behera!

Bukatzeko, Beruete-ra itzultzea besterik ez zaigu faltako, gure basoetan barrena bidai hau amaitzeko.

BIDEXKAK ETA EGOERA
  • SANTA ENGRAZIA

  • OLENTZERO
DESKARGAK
IBILBIDEAREN
DATU TEKNIKOAK
Bidexka (6.8 Km)

Pista | Baso bidea (10.6 Km)

Errepidea (2.7 Km)

Respeta las señalizaciones y NO atajes los senderos