AUPA!

Manu naiz eta ongi etorria ematen dizuet IparTrails -era
IparTrails-en enpresentzat, taldeentzat eta norbanakoentzat zerbitzu eta esperientzia sorta zabala jartzen dugu zure eskura, mendiko bizikletak eskaintzen duen guztiaz ahalik eta gehien gozatzeko eta aprobetxatzeko pentsatuak; ikuspegi profesional, tekniko edo aisialdiko batetik.
TRAILBUILDING

Mendiarekiko pasioz eta errespetuz, ingurunean naturalki txertatzen diren ibilbideak diseinatu eta eraikitzen ditugu, inpaktua ahalik eta gehien murriztuz eta txirrindulari bakoitzaren esperientzia indartuz.

GIDA ZERBITZUA

Ezagutu mendiko txirrindularitzaren esentzia, Basaburuako haranaren eta Aralar mendilerroaren arteko txoko ikusgarrienetatik eramango zaituzten ibilbide gidatuak biziz.

e-BIKE ALOKAIRUA

Igo gorago, iritsi urrunago. Gure mendiko bizikleta elektrikoekin, bide bakoitza abentura berri bat da. Askatasuna, energia eta dibertsioa pedalkada bakoitzean.

REMONTEAK

Gailurrerako bidea inoiz ez da hain erraza izan. Gure furgonetazko igoerekin, benetako dibertsioa hasten den tokira eramaten zaitugu: jaitsierara.

MTB TEKNIKA KURTSOAK

Ikasi lurraldearekin amain ematen, zure bizikleta menderatzen eta bihurgune bakoitzaz gozatzen. Entrenatu zure teknika, hobetu zure konfidantza eta eraman zure riding-a hurrengo mailara.

EKITALDIEN ANTOLAKUNTZA

Ibilbidetik harago doazen ekitaldiak koordinatzen ditugu: pertsonak mendiarekin, adrenalinarekin eta MTBren espirituarekin konektatzen dituzten esperientziak.

Mendia bizi dugu, bidea sentitzen dugu.
Ipar Trails-en mendiko txirrindularitza pasioz bizi dugu: eraiki, irakatsi eta esperientziak partekatzen ditugu, naturarekin konektatzen dituztenak.
Manu
hitz egin nahi?

Deitu 620 888 378-ra edo bidali hurrengo inprimakia.

    Aurkitu gaitzazu

    Nafarroako Turismo Aktiboko inskripzio-kodea: UETAC075