Taldea

Es bonito salir en grupo y no pedalear solo
BasaburuaMTB-ko aurpegiak
Manu
TrailBuilder Burua

Arkimedesek esan zuen moduan, “emaidazu aitzur bat eta mundua mugituko dut”. Bidexkekin erlazio egonkor eta osasuntsua daukat: nik maitasuna ematen diet, eta beraiek ni zoriontsu egiten naute. Ez dut gehiago behar

Etxebe
TrailBuilder

Enduro eta naturarekiko pasioak, esku pilota bi gurpilengatik aldatzera eraman ninduen. Basaburuako mendietan anparatuta, bidexka kilometro bakoitza garbitzen eta ibiltzen gozatzen dut.

Yiyo Mendoza
argazkilaria • bideogilea | trailbuilder

Duela 21 urtetik MTBrako pasio sutsua duen kirolaria, argazkilaritza, erretratuak, natura, paisaia eta lagunekin ibilbide epiko bat eman osteko garagardoaren zalea.

<
Pablo (El Sebas)
trailbuilder | garagardo edalea

Nire zoriontasuna metal musikatik, endurotik, basoan endredatu eta garagardoa edatetik dator. Ingenieri sutsu bat naiz, beraz, prest egon zaitez berdin dizuten gauzetaz txapa ederrak jasotzeko.

Mikel
Exploratzailea | TrailBuilder

50 urte daramatzat mendi artean, eta horietatik 35, bizikleta gainean gozatzen. Mendiko ura, bidexka zaharrak bilatzen eta garbitzen jarraitzeko behar dudan edari magikoa da.

Echaniz
argazkilaria | trailbuilder

Pasio sutsua izateaz gain, bizikleta munduko liburutegi ibiltaria da. Bizikleta gainean ez badago, litekeena da argazki kamararen bestaldean egotea.

<
Patxi
TrailBuilder Birtuala

Beranduko uzta enduroan, Slow Flow-aren zalea da. Finagoa teklarekin aitzurrarekin baino, orientazioa ez da bere puntu indartsua. Ez zaiozu galdetu bidexka nondik dijoan, Kuenkara bidaliko zaitu eta.

IPAR
bidexka txakurra | eraikuntza-arduraduna

Nahiko basatia den Labrador retrieverra naiz. Nire zaletasunak harriei zaunka egitea eta sustraiak ateratzea dira. Putzu bat ikusiz gero, ez dut bertan bainu bat hartzeko aukerarik galduko lokatzez betetzeko. Peralte eta jauzi bakoitzean begira egongo naiz, ongi eraikita dauden ikusteko. Lasaitasuna bilatzen baduzu, mantendu zaitez urrun.