Logo_MTB_BASABURUA 165x165

OLENTZERO

Jatorriz, Olentzero Gabon gauean tximinian sua elikatzen zuen enborrari ematen zitzaion izena zen. Hurrengo egunean, su horren errautsak etxeko ate nagusiaren aurrean sakabanatzen ziren, urte berrian zehar etxea bera eta bertako biztanleak babesteko. Gaur egun, pipa erretzen duen ikazkin gisa irudikatzen da, Gabon egunean opariak edo ikatza ekartzeko tximiniatik jaitsiz etxeetara sartzen dena

  • SektoreaBeruete
  • Prestakuntza Urtea2021
  • Seinaleztatuta Ez
  • EGOERA
Deskribapena

Bidexka honen bitartez San Pablo mendiko 10 ikatz txondor-plaza zeharkatuko ditugu, non Olentzerok ikatza egiten duen. Harrien arteko urrats tekniko batzuekin hasiko gara, izei-baso zati labur baten ondoren, pagadi amaigabe batean sartzeko. Konpasarekin marraztutako kurbek, sekzio aldapatsu eta azkarrago batera garamatza. Baso pista bigarren aldiz gurutzatu ondoren, kanal batean sartuko gara eta bertan gure erronkarik handiena harkaitzaren gainetik jauzi egitea eta lurreratu ondoren zain ditugun sustraiak gainditzea da. Beste zati bizkor eta bihurri bat hodi xarmangarri batean amaitzeko

Orokorrean, jaitsiera atsegina eta dibertigarria, euria egin duen egunetan izan ezik, tarte batzuetan arriskutsu samarra izan daiteke eta.

Datu Teknikoak
Bidexka (2.5 Km)

Pista | Baso bidea (1.4 Km)

Errepidea (3.4 Km)

Respeta las señalizaciones y NO atajes los senderos