
OLENTZERO
Jatorriz, Olentzero Gabon gauean tximinian sua elikatzen zuen enborrari ematen zitzaion izena zen. Hurrengo egunean, su horren errautsak etxeko ate nagusiaren aurrean sakabanatzen ziren, urte berrian zehar etxea bera eta bertako biztanleak babesteko. Gaur egun, pipa erretzen duen ikazkin gisa irudikatzen da, Gabon egunean opariak edo ikatza ekartzeko tximiniatik jaitsiz etxeetara sartzen dena
2024ko baso-mozketen ondoren desagertutako “Olentzero” ibilbidearen trazadura berria. Shimano-ren Trail Born proiektuaren bidez lortutako finantzaketari esker eraiki da ibilbide hau.
- SektoreaBeruete
- Prestaketa Urtea2026
- SeinaleztatutaEz
- EGOERA

Ibilbidea pagadi ikusgarri batean barneratzen da, eta, bertan, road gap bereizgarri baten bidez, roller eta peraltez betetako izeidi batera jaisten da aimain emanarekin. Lehen zati jostari horren ondoren, pagadira itzuliko gara, eta mendia zeharkatuko dugu, bide azkar eta oso ikusgarri batetik.
Pista zeharkatzean, ibilbidearen izaera aldatu egiten da, eta zatirik teknikoenari ematen dio bidea: euskarri naturalek, kontraperaltek eta harkaitzezko pasabideek zehaztasuna eta kontzentrazioa eskatzen dute. Saria, ordea, sakonune zabal batean iristen da, non ibilbideak berriro ere jauzien, peralteen eta erritmo-aldaketen artean amain emana berreskuratzen duen.
Amaiera gisa, tubo natural batean barrena egingo dugun jaitsiera azkar batek ibilbidearen amaierara eramango gaitu, Olentzeroren opariak irekitzean sentitzen genuen irribarre eta ilusio berarekin.











